top of page

Proiektua

Ondoko  argazkietan ikusi daitezke tsunamiak txikitu aurretik herrixkaren etxeetako teilatuak, eta azpian tsunamia ondoren hondartza etxerik gabe.

 

Proiektu honen helburua zera da: etxeak galdu zituzten eta bereziki behartuak dauden hamahiru familientzat etxebizitza bana eraikitzea, beraiek ez baitituzte baliabiderik gure laguntza gabe eraikitzeko.

Ikuspegi sozial batetik begiratuta, proiektu honen helburua herrixka berreskuratzea eta familia hauek bere lurretan bizitzen jartzea, Passikudah berriro bere lurrarekin, errituekin eta ohiturekin lotuta dagoen komunitatea bihur dadin.

Eraikuntza 2018 urtean zehar egingo da. Eta etxebizitzak eraikiko dituen lan taldea komunitateko kideek osatuko dute. Beraz, tokiko emplegua sortuko da proiektuak iraunduko duen urte betean zehar.

 

Erabiliko diren materialak gune geografiko berberan kokatuta dagoen Valaichenai herrian erosiko dira. Guzti honek guneko egitura ekonomikoa hobetuko du.

Passikudah-an bertan proiektua kudeatuko duen pertsona aurkeztu nahi dizuegu, Ashok.

 

Zuek ohartzeko ze nolako harremana daukagun berarekin historia pertsonal pixka bat egin behar dugu.

 

Orain dela 35 urte bere aita den Alegi ezagutu genuen. Guda, tsunamia eta arazo larri desberdinen gainetik harreman hori mantendu dugu gaurdaino. Familia honekin daukagun harremana senitartekoa dela eta Ashok, gure iloba dela esan dezakegu .

 

Ashok Passikudah-ko xarmadun hotel txiki batean lan egiten du, koordinatzaile moduan. Bera Passikudahan jaio zen eta 10 urte zituela tsunamiak harrapatu eta eraman zuen. Berak zortea izan kokotero bati helduta bizirik irautea lortu baitzuen. Berarekin zegoen bere arreba, berriz, desagertu egin zen.

 

Ashok komunitateko kide zeharo aktiboa da. Bere eskutik aurreko zenbait proiektu eta ekintzak eraman ahal izan dugu jadanik. Proiektu honetan Ashok-en lana erabat bolondresa da, proiektuan dauden guztiak bere bizilagunak izan arren, bera eta bere familia ez baitira proiektu honen onuradunak.

ASHOK
bottom of page