top of page

Sri Lanka

Sri Lanka Ozeano Indikoan kokatuta dago, Indiako hego-ekialdetik gertu. Uhartean veddahs-ak (ehiztari biltzaileak) K. aurreko 32.000. urtetik bizi dira.

K. aurreko VI. eta V. mende bitartean, Indiatik zingalesak eta tamilak iritsi ziren. 1815. urtean, portugesek eta holandarrek okupatu ondoren, britaniarren eskura pasa zen Sri Lanka. Hauek uhartea beraien kolonia bihurtu zuten. 1948an independentzia lortu zuen.

Sri Lankak gerla bat pairatu zuen1979 eta 2009 urteen bitartean . 2004an tsunami batek Tamilen kostaldea suntsitu zuen, 30.000 bizitza eramanez.

bottom of page