Etxebizitzak
Guztion artean eraikitzen lagunduko ditugun etxebizitzek bizigarritasun onargarria izan dezaten oinarrizko baldintzak beteko dituzte. Etxebizitzen formatua, palmaz eraikitzen diren solairu bateko txabola tradizionalen antzekoa da. Baina hauek hormigoizko blokeekin egingo dira, tabike danborrik gabe eta teilaturik behar ez duen sabai lauarekin. Gaur egun, familia batzuk palmaz egindako txaboletan bizi dira, baina hango legeak ez du baimentzen haietan argi-indarra instalatzea, horregatik blokeekin eraikitzea ezinbestekoa da.
Gela bat edo bi izango dituzte, eremu komun bat, sukalde bat eta bainugela bat. Toki hauek ez dute apenas hornikuntzarik behar. Sukaldea sinplea da, porlanezko apal batzuekin eta erregai naturalarekin kozinatzeko ke-aterabide duen sutondo batekin. Bainugelak, komuna eta dutxa batera izango ditu. Eta gelak eta eremu komuna garbiak izango dira (lurrean lo egiten dute goizean jasotzen dituzten estera batzuen gainean).
Hau da guztion artean eraikiko ditugun etxebizitzen planoa.
Neurriak oin-hazbetetan daude.
Planta, metrotan, 6 x 7 metrokoa da.
Guztira 42 metro karratukoa.