top of page
Kostua eta finantziazioa
Etxebizitza bakoitzaren kostua, eskulana eta materialak barne, 456.500 errupiakoa da. Banku-komisioen gastuei eta obretan gerta daitezkeen desbideraketen bati aurre egiteko marjina utziz, kostua 498.000 errupietan balioesten da. Zenbateko hau, euroaren kotizazioaren gorabeheren arabera, 2.988 eta 3.112 euro artekoa da. Etxebizitza bakoitzaren batez besteko kostua, beraz, 3.000 eurotan ezar daiteke.
Gauzak horrela, etxebizitza guztiak finantzatzeko 39.000 € behar dira, beraz, hilero 3.250€. Zenbateko teoriko hauekin, bakoitzak hilero 10€ko ekarpena eginez, 325 pertsonen sare batek ahalbidetuko luke urte betez etengabe eraikitzea proiektua bukatu arte.
bottom of page