Biztanleak
Herrixka honetako arrantzaleek arrantzaren bidez lortzen duten etekin ekonomikoak, ozta-ozta bizitzeko aukera besterik ez die ematen. Gazteenak turismoarekin lotuta dauden jardueretan hasi dira lanean, gehienetan inolako kualifikaziorik gabeko lanetan.
Familia hauetako asko tsunamiak desegin egin zituen, senide askoren galeraren ondorioz. Gertakari honek, etxe bizitzak berreraiki ahal izateko baliabide ekonomikoak lortzeko zailtasun handienak dituzten familia eredu berriak sortu ditu, guztion artean lortzen dutena soilik bizirik irauteko iristen baitzaie. Semeak galdu dituzten familiak, bilobak bere kargu dituzten amonak, alargunak seme-alabekin, eta abar.
Mi canal
Herrixka honekin izan genuen lehenbiziko kontaktua gure lagun argazkilari batzuen bitartez izan zen, bere argazki lana zela eta, hariekin kontaktuan jarri baitziren. Lagun hauek ere gure sare solidarioaren parte hartzen ari dira.
Haien argazki-lanen bi esteka eransten ditugu, bat orain 32 urtekoa, eta beste bat berriago, orain bi urtekoa. Gure ustez, argazkiak nahiz testuak oso interesgarriak irudituko zaizkizue. Edukin horiek ikusi ditzakezue eta, baten bat erostera animatzen bazarete, jakin ezazue irabaziak ere proiektuarentzat izango direla.
http://www.fotoaleph.com/coleccion.php/ver/recuerdos-del-paraiso/id/46
http://www.fotoaleph.com/coleccion.php/ver/la-vida-despues-del-tsunami/id/85